Itxi

Faktoria

Mertxe Mugika

'Koherentzia ezak sutzen nau'

AEKko koordinatzaile gisa egin duen 13 urteko bideaz, bete gabe geratu zaizkionez eta hemendik aurrera dituenez aritu da, kargua Alizia Iribarrenen esku utzi bezperatan.

  • Mertxe Mugika, AEKko koordinatzaile postua utzi berritan Maite Artolarekin solasean

    Mertxe Mugika

    27:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denbora gehiago izango du orain Mertxe Mugikak Beeti baserrikoak potetan sartzeko. Antzerkirako ere bai. Eta oinez ibiltzeko, zer esanik ez; telefonoa hartuta Bilboko bulegoan atzera eta aurrera egin dituenak milaka konta litezkeen arren. Bulego hori hustutzeko egunak ditu hauek eta Alizia Iribarreni bidea zabaltzekoa ere bai -'enpatia', 'elkarrizketa' eta 'elkarlana' gomendatu dizkio-. Hunkituta ari da lekuko aldaketa horretan. Hunkitu da Maite Artolak egin dion elkarrizketan ere, hasieratik. Egindako bideari begiratu dio, lortu direnez, eta oraindik egiteko falta diren guztiez: 'Koherentzia ezak sutzen nau'.