Faktoria
ELKARRIZKETA
"Gaur jaietan eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatuko dugu"
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Euskadi Irratian baieztatu du Ertzaintzak gizon bat atxilotu duela, jaien atarian gasolindegi batean neska batek salatutako erasoaren harira.
-
Gorka Urtaran, Euskadi Irratiaren Gasteizko estudioetan.
23:21 min
Andre Mari Zuriaren jaiak erdibidera iritsi dira Gasteizen, eta parte hartzeari dagokionez, orain artekoaren balantze "oso positiboa" egin du Gorka Urtaran alkateak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Puntu beltz gisa "eraso sexistak" aipatu ditu. Baieztatu egin du Ertzaintzak gizon bat atxilotu duela, festen atarian gasolindegi batean emakume batek salatutako erasoarekin lotuta: "Gaur jaietan eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatuko dugu, kontuan izanda eraso hori ez dela pairatu jaietan, baina bai [jaien] atarian. Pentsatzen dugu inportantea dela esatea argi eta garbi Gasteizen ez dagoela lekurik eraso matxistentzat; ez jaietan, ez inoiz".
Bi hilabete eskas igaro dira Urtaran berriro ere alkate izendatu zutenetik -EAJ zerrendarik bozkatuena izan zen-. Aurreko legealdikoak urte "oso zailak" izan zirela nabarmendu du, eta gasteiztarrek kontuan izan dutela gobernuan egindako lana: "Emaitza historikoak izan dira Gasteizen Eusko Alderdi Jeltzalearentzat". Azken urteetan oposizioa "suntsitzailea" izan dela esan du, eta oraingoan akordioak egitea espero du EH Bildurekin, PPrekin eta baita Elkarrekin Podemosekin ere.
Gasteiz "hiri modernoa" izatea nahi du Urtaranek, eta legealdirako hainbat erronka aipatu ditu; besteak beste, azpiegiturei lotutakoak, eta tartean, Abiadura Handiko Trenaren sarrera eta lurperatzea.