Faktoria
Adolfo Araiz
'Elkarrizketarako keinu bat espero dugu gaur Maria Chiviterengandik'
Presidentegai sozialista esklusio politikotik aldentzen hastea espero duela azaldu du eta Gobernu berriak EHBildu akordiotarako prest aurkituko duela azpimarratu: 'Bidean aurkituko gara'.
-
Adolfo Araiz
5:48 min
Azken egun hauetan PSNrekin 'elkarrizketa informalak' izan dituela onartu du, baina ofizialki, esklusio politikoaren bukaera espero du gaurtik aurrera EH Bilduk Nafarroan.
Adolfo Araiz bozeramaileak azaldu du 'Faktoria'n espero duela keinuren bat Maria Chiviteren partetik inbestidura hitzaldian bertan. Gaurko bozketan, hala ere, ezezko botoa emango du berretsi du eta bihar, gobernua bideratzeko -'eta horretarako soilik'- bost abstentzio.
Hortik aurrera, EH Bildu 'akordiotarako prest' izanen dela adierazi du: 'Bidean aurkituko gara'.