Faktoria
Miren Gorrotxategi
'Zenbakia ez; ezkerreko politikak norabidetzeko kalitatea da inportanteena'
Unidas-Podemoseko diputatuak adierazi du hautesleek emandandako agindua betetzeko sartuko direla gobernuan. Gogoratu du Sanchezi babesa emango diotenen artetik herena osatzen dutela eurek
-
Miren Gorrotxategi, Unidas-Podemoseko diputatua Madrilgo Kongresuan
5:42 min
Pedro Sanchezen gobernu berrian zenbat ministerio izango dituzten zehaztea 'gutxienekoa' dela iritzi dio Miren Gorrotxategi Unidas-Podemoseko diputatuak. 'Guk argi daukagu', azpimarratu du, 'zertara etorri garen eta zein agindu dugun. Ez da numeroa inporanteena, baizik eta kalitatea, politika konkretu batzuk norabidetzeko'.
Ukatu egin du Pablo Iglesiasek soka tenkatu egin duenik eta gogoratu du, sozialistek azken egun hauetan esan dutenaz bestera, presidenteak ez baizik Kongresuak erabakitzen duela nolako gobernua osatu. Gogoratu du, Sanchezi babesa emango dioten alerdien herena osatzen dutela Podemoseko datuek eta negoziazioek hori aintzat hartu behar dutela. 'Egunez eta gauez' negoziatzen ari direla adierazi du baina une honetan ez dagoela zehazterik zein izango den 'alderdiek adostuko duten mapa'.