Faktoria
Eskola jangelen auzia
'EAJ berak onartu du eskola jangelen aferan gaizki jardun zuela'
Larraitz Ugarte, EH Bilduko legebiltzarkidea eta eskola jangelen auzia aztertu duen Eusko Legebiltzarreko batzordeko presidentea.
-
Eskola jangelen auzia
13:39 min
2003-2015 urteen artean Eusko Jaurlaritzak eskola jangelen 'kudekaeta traketsa egin zuen'. Hala jasotzen du, jangelen auzia aztertu duen batzorde bereziak gaur onartuko duen txostenak. Batzordeko presidenteak, EH Bilduko Larraitz Ugartek idatzi du, batzordeak ikertu dituzten froga eta izan diren agerraldien ondoren. 'Kudeaketa falta, kudeaketa traketsa, utzikeria ere bai eta prepotentzia' izan direla kontatu du 'Faktoria'n Ugartek berak eta jokaera horrek, 70 eta 80 milioi arteko galerak eragin dizkiola administrazioari eta familiei.
Gaur arratsaldean batzordeak egingo duen azken bileran onartuko dute txostena. EH Bilduren, Elkarrekin Podemos eta PPren aldeko botoak izango ditu, eta oposizioaren bat-egiteak EAJ eta PSEren haserrea eragin du. Eusko Jaurlaritzako 2 bazkideek 'pintza' egitea leporatu diote oposizioari et ahorren aurrean erantzuma eman du Larraitz Ugartek: 'EAJ berak onartu du eskola jangelen aferan gaizki jardun zuela'. Hizketaldi pribatuetan eta dokumentuetan ordezkari jeltzaleek aitortza hori egin dutela erantsi du, ikerketa batzordeko presidenteak.