Faktoria
Amiantoaz, erreportajea
'Amiantoaren zuhaitzak ez dezala ezkutatu minbizien basoa'
Langileekin, senideekin, sindikatuetan lan osasun ardurak izan dituzten belaunaldi ezberdinetako ordezkariekin eta Osalango arduradunek esandakoarekin osatu dugu.
-
Irungo CAFeko lankideak, manifestazioan
23:23 min
Urtea hasi zenetik hona 14 lagun hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan amiantoak eragindako gaixotasunen baten ondorioz; eta 93az geroztik, 2.400dik gorakoa da hildakoen kopurua Hego Euskal Herrian. ASVIAMIEk, amiantoak kaltetutakoen euskal elkarteak, darama kontua. Amiantoa arnastu eta 20 edo 30 urtera agertu ohi denez gaitza, ondorengo 5 urtetan kopuru horrek gora egingo duela diote aurreikuspenek.
Errealitate gordin horren aurrean, hiru indargune ditu amiantoak kaltetutakoen borrokak: Batetik, amiantoarekin zuzeneko edo eta zeharkako harremana izandakoak hartzen dituen Osalango zerrenda osatzea (Hego Euskal Herrian 10 mila lagun daude dagoeneko zerrenda beltz horretan). Bestetik, Espainian gobernu berria osatu orduko, gorteetan aztertzeko prest dagoen konpentsazio funtsaren lege proiektuari bidea ematea (Enpresa epaibidean jarri beharrik gabe eta enpresarik ez dagoenean, 100 mila euro inguruko kalteordaina jasotzea da helburua). Eta azkenik, herriz herri, desamiantatze plangintzak lantzea.
Amiantoaren errealiatearen gertuko argazkia osatu du erreportaje zabala osatu du Tere Belokik, osalango arduradunek esandakoaekin, manifestu bat kaleratu berria duten trengintza sektoreko langileekin, senideekin eta sindikatuetan lan osasun ardurak izan dituzten belaunaldi ezberdinetako ordezkariekin. Jexux Uzkundun ASVIAMEko bozeramaile eta 20 urtez borroka honetan aritu den sindikalista historikoak azaldu digu, bide bat urratzea lortu dela baina amiantotik harantzago ere begiratu behar dutela prebentzio politikek: 'Amiantoaren zuhaitzak ez dezala ezkutatu minbizien basoa'.