Itxi

Faktoria

Arantxa Tapia

'Zegonari lanean utzi behar zaio Euskaltel lehiakorragoa egiteko'

Tapia sailburuaren hitzetan, "akziodunen % 100ek babestu du Euskalteleko zuzendaritzako kideen kaleratzea" eta erantsi, "Zegonako presidenteak ez du inoiz Euskaltelen errotzea auzitan jarri".

  • Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Ekonomiaren Garapenerako sailburua.

    Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Ekonomiaren Garapenerako sailburua.

    25:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zegona funts britainiarrak adierazi zidan taldea berrantolatzeko asmoa" argitu du Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Arantxa Tapia sailburuak eta asmo horretan kokatu du Euskaltelen zuzendaritzako hainbat kideren kaleratzea. Euskalteleko langile gehiago kaleratuko dituzten berririk ez duela argituz. Edozein eratara, "akziodunen ehuneko ehunak babestu du"ela gogoratu du sailburuak. Hildo beretik, Tapiak uste du "denbora eman behar" zaiola Zegonari, eta "lanean utzi" Euskaltel etorkizuneko erronken aurrean lehiakorragoa izan dadin. "Paperaren gainean" Zegonak erakutsi dituen asmoak gustuko ditu Jaurlaritzak, baina aldi berean Zegonaren mugimenduak gertutik zainduko dituztela adierazi du. "Ikusiko banu Euskaltelen zerbitzuak beste norabait doazela, edo kaleratzeak ematen direla beste leku batera joateko, hori izango litzateke kezkagarria". Hala ere, "Zegonako presidenteak inoiz ez du aipatu Euskaltelen errotzea auzitan dagoenik" esan du Ekonomiaren garapenerako sailburuak.

Abiadura Handiko Trenaren lanei dagokienez, Tapiak onartu du hiriburuetan "pentsatu baino atzerago" doazela, eta Europatik jasotzen duten dirua arriskuan egon daitekeela. "Hiriburuetan, azken zatia -Gasteizkoa- urtebete atzeratuta dago".

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko irekiko dituzten guneen inguruan, jakinarazi du enpresa batek helegitea aurkeztu duela, eta, beraz, lehenik helegite hori aztertu behar dutela. "Ahalik eta azkarren" egitea espero du, eperik zehaztu gabe.