Faktoria
IAT AZTERTOKIAK
Zarautzen, Beasainen, Zallan eta Sopelan irekiko dituzte IAT zentro berriak
Oraingo pilaketak arintzeko, Bergaran 4. linea jarriko da eta Zarautzen behin-behineko zentro bat. Urnieta eta Irungo zentroei informazio-espedientea zabalduko die Jaurlaritzak, atzerapenak argitzeko.
-
Artxiboko argazkia.
12:57 min
Azken hilabete hauetan izan diren pilaketak errepikatzea saihesteko, Eusko Jaurlaritzak lau zentro berri irekiko ditu Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) zerbitzua sendotzeko, gaur 'Faktoria' saioan Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak iragarri duenez. Zentro horiek eraiki arte, Bergaran laugarren linea jarri dute martxan, eta "oso-oso epe motzean, aste batzuk barru", Zarautzen, hiru linea izango dituen behin-behineko zentroa jarriko dute martxan. Zarautzen bertan egingo dute gero behin betiko zentro berrietako bat. Beasainen, Zallan eta Sopelan egingo dituzte besteak.
Jaurlaritzak ikertu egingo du, halaber, Irungo eta Urnietako zentroetan izan den 'kolapsoa' zerk eragin duen. Informazio-espedientea zabalduko dute, egoera aztertu eta, beharko balitz, neurriak hartzeko. "Egia da Europa osoan araudia aldatu eta zorroztu egin direla azterketak, baina ez da normala Bergaran 10 minutu behar izatea, Irunen 18 eta Urnietan 20", sailburuordearen esanetan.