Itxi

Faktoria

Chillida-Leku

Chillida Leku, birsortua

Eduardo Chillidaren obra handiena, bere artelanen betiereko atsedenlekua, zabaltzear da, berriz. Han dago osorik: artista eta gizona

  • Koldobika Jauregi eta Maite Artola, Chillida-Lekun

    Koldobika Jauregi eta Maite Artola, Chillida-Lekun. 'Harria entzuten, IV. granitoa' eskultura

    54:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Chillida Leku bihar inauguratuko da ofizialki eta hil honen 17an zabalduko da berriz bisitarientzat, zortzi urteko itxialdiraren ondotik. 'Lurra' izenez bataiatu duten kafetegitik egin du 'Faktoriak' saio berezia. Mahaiaren bueltan eseri ditugu Mikel Chillida, Eduardo Chillida zenaren biloba; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea: museoaren aldi berriaz aritu dira. Koldobika Jauregi artista eta Eduardo Chillidaren ikasle izan zenarekin eta Bernardo Atxagarekin egin dugu paseoa zelaigunean, eskultura artean, haren arteaz eta pentsamenduaz hizketan.