Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

'Sanchezen gobernuari ahalik eta etekin handiena atera nahi diogu'

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak 'Faktoria' saioan esan duenez, transferentzien gaian Espainiako Gobernuarekin duten hartu-emanari eutsi nahi diote, hauteskundeak heldu aurretik.

  • Josu Erkoreka, Euskadi Irratian

    Josu Erkoreka. Argazkia: Euskadi Irratia

    27:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hainbat gai izan ditu hizpide Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak 'Faktoria' saioan eskaini duen elkarrizketan. Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira, Erkorekak uste du alderdi bakoitza bere posizioa hartzen hasita dagoela. Albert Rivera Ciudadanoseko buruak koalizioa osatzeko PPri egin dion proposamenak ez du harritu: "Riverak ikusten duenez sozialisten parte batek proposamena egiten diola gobernua partekatzeko, beste bide bat hartu nahi du". Erkorekaren arabera, "Espainiako eskuina ez den ororentzat betoa" ezarri du Ciudadanosek. Ez du baztertu, dena den, sozialisten eta Ciudadanosen arteko akordio bat.

Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntutik, Madrilen "solaskide zabal bat" izatea komeni da, Erkorekaren ustetan. Transferentzien inguruan dio Espainiako Gobernuarekin "konpromiso bat" dutela, egutegi bat, eta horri "ahalik eta etekin handiena" atera nahi diotela. Finantziazioaren arazoa aipatu du eskualdatzeak gauzatu ahal izateko. "Oraindik hilabete falta zaigu eta bi aldeok aprobetxatu behar dugu aurrerapausoak emateko".

Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketa "interesarekin" jarraitzen ari dela dio Erkorekak; ez du matxinada eta sediziorik ikusten: "Ikusten dut kalean mobilizazioak sortzen duen presioa, baina presioa erabat zilegi da manifestazio eskubidea aitortuta dagoelako".

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzeko aukeraz ere hitz egin du Jaurlaritzako bozeramaileak: "Garai elektoral batean gaude eta badakigu alderdien jokabidea ez dela normalena izaten. Horrek jarraitzen baldin badu, aztertuko da, baina ez du zertan jarraitu".