Itxi

Faktoria

Josu Zabala

'Ez dago goserik gizarte honetan'

Lehen diskoa grabatu zutenetik 35 urte bete direla, Garirekin igoko da Arriagako oholtzara. Baina argi dauka, 'Hertzainak ez da itzuliko'.

  • Josu Zabala, Radio Vitoriako estudioan

    Josu Zabala, Radio Vitoriako estudioan

    30:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Ezer espero ez duzunean apur bat jasotzea asko da. Eta nik larregi jaso dut'. Aitorpen hori eginez hasi du Josu Zabala musikariak 'Faktoria'ko solasaldia. Kantua burura heldu eta konposatzea beti momentu liluragarria iruditu zaiola dio, baina gaur, adibidez, medikutara joan eta hirugarren kontsultan osagileak Hertzainak beretzat zein inportantea izan zen kontatzeak harrapatzen duela erabat.

35 urte dira aurten Hertzainaken lehen diskoa atera zuela, eta Garirekin batera –'erreskatatu egin nau'- kantu batzuk berregingo dituzte asteazken honetan Arriagako oholtzan. ‘Nabaritu dut kantuak ederrak direla’. Garai hartako sonak, ordea, jazarri egiten du oraindik: 'Ze koño! Aitortu egingo dut: astuna egiten zait, bai'. Eta argi dauka, 'Hertzainak ez da itzuliko'.

Astunak egiten zaizkio, baita ere, euskal musikaren betiereko krisia eta 'arazorik ez dagoen lekuan arazoak sortu nahi dituzten politikariak'. Taberna eta lokaletan kontzertuak mugatu nahi dituzten agintarien kontra gogor egin du. 'Dena arautzeko eskubidea dutela uste dute. Laster komunera zenbatetan joan gaitezken ere esango digute’ salatu du, eta 'zerotik abiatu eta norabait iristea hain zaila den honetan' musika taldeek aurrera egitea are zailagoa dutela nabarmendu du.

Musikaren esperientzia soziala, izan ere, galtzen ari da. 'Kaskoetatik entzuten den musikak ez du esperientzia kolektibotik'. Alde horretatik, gizarteari grina falta zaiola uste du. 'Ez dago goserik gizarte honetan'. Eta bere ustez, gosea behar da borroka egiteko.