Itxi

Faktoria

Doluaz

Gabonetan, gerezirik ez

Andu Lertxundik urrian galdu zuen emaztea, Mari Carmen. Jon Sarasuak, Aitor anaia, berriz, azaroan. Doluaz aritu zaizkigu, ikuspegi baikorretik

  • Anjel Lertxundi eta Jon Sarasua

    36:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Gabonetan, gereziak'. Urte berrirako esperantzak jasotzen dituen esapide eder hori gogoratu du Anjel Lertxundik, Mari Carmen emazteak pankreatako minbiziaren kontra borrokan azkenak eman zituenekoak gogoratzean. 'Hemendik aurrerako ahaleginak', esan zion uda ondoren, 'zuek laguntzeko dira'. 43 urte eginak zituzten, artean, bidelagun. Hark erakutsitako kemenaz egin nahiko lituzteke Lertxundik bere azkenak ere. 'Badakit, burua galtzen ez badut behintzat, hura etorriko zaidala burura'.

Aitor, gabonen aurretik despeditu zuten sarasuatarrek. 'Opari-kate luze bateko azken oparia izan zen', Jon anaiak kontatu duenez. 51 urte zituen eta erdiak minbiziarekin eginak. 'Anaia, gizatasunean handitzen-handitzen joan zen, bere bizitzako milimetroak txikitzen-txikitzen zihoazelarik', gogoratu du. Eta hark emandakoen ordainetan honela kantatu zion, hil-hurren zela: 'Izan bazaitut maisu, maisu guztietan, funtsekoak diren gauza gutxietan'.

Heriotzaz, doluaz eta bertatik atera behar den irakurketa positiboaz aritu dira biak 'Faktoria'n.