Itxi

Faktoria

Uholdeak Zorrotzaurren

'Saldu ziguten kanala zabalduta ez zela uholderik izango, baina izan dira'

Bilboko Itsasadarrak gainezka egin du berriz ere goizeko itsasgorarekin batera kalteak eraginez Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberako hainbat etxabe, taberna eta pabiloietan

  • Zorrotzaurreko irudi bat

    10:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Deustuko Erriberako Santi tabernako arduadunek ia bi ordu egon behar izan dute zain udaltzainek urak hartutako bidetik pasatzen utzi dieten arte. Tabernara iristean, 20 cmko ur geruza eta kalteak topatu dituzte. Are handiagoa izan da Open gunean (garai bateko Artiach gaileta fabrikan) sartu den ur kopurua. Eguerdian, langileek ontziak hartuta jarraitzen zuten zenbait lekutan 40 cm-ko altuera hartu duen ur geruza ateratzen. "Bihar etorriko da peritua kalteak zenbatzera", adierazi digute arduradunek 'Faktoria'n.

Suhiltzaile eta udal zerbitzuetako zisterna kamioi artean, Erriberako (Deustuibarra eta Zorrotzaurreko) Auzo Elkarteko kideek berriz ere kexa plazaratu diote Udalari: "Zorrotzaurren gune ponpox bat eraiki nahi dute bertan bizi garenon benetako arazoak kontuan izan gabe, saldu ziguten kanala zabaldu eta zubia eraikita ez genuela horrelako uholderik izango, baina aspaldiko handienak izan dira", adierazi digu Iraide Artetxek. Bere alboan, Joxe Moralesek urak hartutako etxabeari argazkiak ateratzen zizkion bitartean.

Gorka Otaegi lankidea eurekin izan da, auzoan bertan, eta Asier Abaunza Udaleko hirigintza zinegotziaren hitzak ere jaso ditu. Zinegotziak ohartarazi du oraindik Zorrotzaurreko "ekaitz tankeak eta dikeak" eraikitzea falta dela, eta kanala zabaltzea uholdeak ekiditeko obren artean "lehena" besterik ez dela izan.