Faktoria
Presoen aldeko bilkurak
'Manifestazioen aldeko atxikimenduetan, inoiz baino aniztasun gehiago dago'
Arantxa Aldezabal SAREko eleduna izan dugu, asteburuko manifestazioen atariko.
-
16:59 min
Asteburuan Bilbon eta Baionan, espetxe politikaren aldaketa aldarrikatzeko antolatu diren manifestazioetan, sekula baino pluraltasun handiagoa ikusi du SARE mugimenduak. Arantxa Aldezabal eledunak 'Faktoria'n esan du, 'benetan pluraltasun hori badago, inoiz baino gehiagoesango nuke, begirunea, sentimentua eta elkartrukatu dugun hitzetan'.
Aldeazabalek dio sentitu dutela 'gizartearen gehiengo oso batek bat egiten duela espetxe politika aldatu behar den aldarrikapenarekin'. Gizarte zibilari gogoratu dio SAREK: 'politika horren aldaketaren oinarrian dagoena da giza eskubideen errespetua dagoela eta Estatu demokratiko batek eskubide horiek errespetatu behar dituela'. Manifestazioekin bat egiteko deia utzi du Arantxa Aldezabal bozeramaleak, 'guztiok aktibatu eta mobilizatu behar dugu'.