Faktoria
Xarlo Etxezaharreta
'Mamadou eta Alassane ez ziren ezkutatuak. Integratuak dira'
Gendarmeek aske utzi ondoren Boli Kostako bi migratzaileak etxean aterpetuak dituen hazparnetarrak dio paperik ez edukitzea izan dela euren delitu bakarra.
-
MIgratzaileen irudi bat. Argazkia: ETB
3:26 min
Mamadouk 21 urte ditu eta Alassanek, 26. Boli Kostakoak dira eta joan den udaberrian Gurutze Gorriak Mediterraneoan erreskatatu zituen. Joan den uztailean gurutzatu zuten Gipuzkoa eta Lapurdiko muga eta, geroztik, Xarlo Etxezaharretaren etxean hartua dute aterpea.
Frantsesa hobeki ikasteko alfabetatzen ari dira, futbolean aritzen dira eta bietako bat euskara ikasten ere hasia da gau eskolan. Atzo atxilotu egin zituzten gendarmeek mugimendu susmagarriak egin zituztelakoan. Etxezaharretak gaur goizean 'Faktoria'n kontatu duenez, ukituta etxeratu ziren goizaldean, aske geratu ondoren eta goizeko lehen orduan, lo ziren artean. 'Paperik ez dute. Hori da dena. Ez besterik', esan du abokatu eta zinegotzi ohiak. Jaiotze agiria baino ez dute eta osasun agiria lortua du bietako batek. 'Espero dugu horrekin bidean egiten hastea'.