Itxi

Faktoria

Memoria historikoa

'Faxismoaren pedagogia gune bihurtu behar da Erorien Harana'

Paco Ferrandiz gizarte antropologoa eta CSIC-eko ikerlaria Espainiako gobernuak Erorien Haranerako 2011an osatu zuen aholku batzordeko kide izan zen.

  • 5:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Memoria historikoaren legeari jarraiki, 2011an sortu zuten Erorien Haranerako aholku batzordea, 12 kidek osatu zuten eta Zapateroren gobernuak sei hilabeteko epean eskatu zien txostena. Tartean zen Paco Ferrandiz euskal herritarra eta 'Faktoria'n argibideak eman dizkigu.

30 orritan gida lerro batzuk ezartzen ditu aholku batzordeak Erorien Haranari esanahia aldatzeko. Francoren deshobiratzea horietako bat da, baina lan sakonago baten parte da soilik. “Ezinbestekoa da Franco ateratzea, baina ez da nahikoa” esan digu. “Frankismoaren hileta hierarkia hautsi behar da” Ferrandiz-en esanetan, eta horregatik Franco Erorien Haranetik ateratzeaz gain, Primo de Rivera beste hobien zonaldean eta maila berean lurperatzea proposatzen dute. Primo de Riveraren kasuan gerra zibilean hil zutela kontuan hartu dute. Ferrandizek ez du uste Erorien Harana elkarbizitza gune izan daitekeenik, “faxismoaren eta totalitarismoaren pedagogia gune bihurtu behar da Erorien harana” esan digu. Horretarako lau urrats nagusi proposatu zituen aholku batzordeak. Xehetasun guztiak eman dizkigu 'Faktoria'n.