Itxi

Faktoria

Maria Solana

'Biktima denen eskubideen alde, konpromisoa adostu behar da Parlamentuan'

Nafarroako Gobernuko bozeramaileak ukatu egin ditu oposizioetan izandako irregulartasun salaketak. Maravillas gaztetxekoei esan die eraikinak ez dituela segurtasun baldintza gutxienekoak betetzen.

  • Maria Solana. Argazkia: Euskadi Irratia.

    Maria Solana. Argazkia: Euskadi Irratia.

    25:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Polizia gehiegikerien biktimek ere egia, justizia eta aitortza merezidutela adierazi du Euskadi Irratiko Faktorian Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak. Konpromisoa hartu du, Konstituzionala bertan behera utzitako legea berritu eta jarritako ozopoak gainditzeko. Nafarroako parlamentuak onartu zuen poliziaren biktimen legea, eta Maria Solanaren esanetan, parlamentuan adostu beharko da orain Konstituzionalak jarritako baldintzak gainditzeko lege berria.'Ari gara saiatzen gainditzen orain jada sententzia dena. Interesa dugu aurrera egiteko gai horretan eta biktima denei errekonozimendua eta, egiarako eta justiziarako duten eskubidea errekonozitzeko', azpimarratu du.

Maravillas gaztetxearen kontrako salaketa erretiratzeko gobernuari egin zaion eskariari buruz Solanak adierazi du eraikin horretan ez dagoela nahikoa segurtasun bermerik. 'Horrelako eraikin bat ez dut nahi ez niretzako, ez nire hiarentzako ere. Badakite zein arrisku dituzten eta zein inbertsio beharko liratekeen', azaldu du. Alde horretatik, adostasun batera heltzeko borondatea erakutsi du. Solanaren arabera, gazteen mahaian aztertu behar dira euren beharrak, jabetuta daudelako, okupazio berpizten ari dela Nafarroan: 'Hori irakurtzen ere jakin behar dugu'.

Bigarren Hezkuntzarako oposizioan izandako suspentso kopuru handiak eragin duen ika-mikaz Maria Solana Hezkuntza sailburuak esan du gogoeta prozesua zabaldu dutela, gauza asko daudela hobetzeko baina ez du onartuko irregulartasunak egon direnik, frogarik gabeko salaketak direlako: 'Onartezina da kategorikoki salaketa hori egitea'.