Itxi

Faktoria

EUSKARALDIA

'Euskaraldia': euskaltzaleak aktibatzea helburu duen ariketa soziala

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialaren prestaketa lanetan dabiltza euskaltzaleak; 350 udalerri murgildu dira 'Euskaraldian'.

  • 16:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Euskaraldia'ren helburua euskaraz hitz egiten dakitenek edota ulertzen dutenek, hasteko hamaika egunez, euskara erabiltzea da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra hamaika egun euskaraz. Eusko Jaurlaritza eta Topagunearen arteko proiektua da eta jada 350 udalerrik eman dute izena; horien artean zazpi lurraldeetako hiriburuak. Euskaraldiaren ezaugarri eta helburuez mintzau dira hainbat euskaltzale Faktorian.

Hamaikakoekin jokatzen du 'Euskaraldiak': hamaika egun, hamaika hizki, hamaika enbaxadore... Herri bakoitzak hamaika lagun aukeratzen ditu ekimenaren enbaxadore, sustatzaile publiko eta herriaren errefernte izateko. Hamaika horietan profil ezberdinetako ahobizi eta belarriprestak egongo dira.

Ahobiziak lehen hitza beti euskaraz egingo du eta ulertzen badiote, baita hortik aurrerakoak ere. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin euskaraz arituko da. Eta belarriprestak gonbitea egingo die euskaraz dakiten guztiei euskaraz hitz egiteko; bestearen edo norberaren euskara maila kontuan hartu gabe. Edonor izan daiteke ahobizi edota belarriprest.

Hasteko hamaika egunez, baina euskararen erabilera sustatzeko lanak ezin du honekin amaitu eta sustatzaileak jada hurrengo urtera begira daude.