Itxi

Faktoria

Amaia Amilibia

'Hasieratik asmatu duten gezurrezko ipuin hori ixtera etorri dira'

Jon Ander Cob Altsasuko gazteetariko baten amak kontatu digu nola gertatu den atxiloketa eta nola agurtu duten elkar.

  • Altsasuko gazteak epaiketan

    Altsasuko gazteak epaiketan

    4:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Amilibiak konfirmatu du Euskadi Irratian Jon Ander Cob semearen atxiloketa. Azaldu digu, atzotik zebiltzala kalez jantzitako guardia zibilak euren etxe inguruan, eta gaur goizean, kalera jeitsi eta berak galdetu diela semea atxilotzera ote zetozen. Hala gertatu da. 'Faktoria'n kontatu duenez, agurtzeko denbora izan dute, "motxila txiki bat egitekoa ere bai" eta "semea lasai joan" dela. Atxiloketa, bi urtetik gora kondenatutako gainontzeko beste hiru gazteenekin batera, Auzitegi Nazionalaren aginduz egin dute.

Amaia Amilibiak Altsasuko gazteen kontrako auziaren "gezurra" azpimarratu du berriz ere. "Fiskaltzak asmatutako ipuina bukatu beharra zeukaten", azpimarratu du. "Pelikula honetako basakeria kontatzen segi beharko dugu, abokatu onenekin neurri juridiko guztiak hartuz, eta aurrera eginez", iragarri du.