Itxi

Faktoria

Oztopoak autobusetan

Adinekoek autobusetan dituzten arazoak, 80 urteko erabiltzaile baten eskutik

Erabiltzaileek aulkirik ez uztea, eseri aurretik autobusa martxan jartzea, egokitutako eserleku gutxi... Dbusek eta Easo Politeknikoak 'Laguntzaileak' programa jarri dute martxan nagusiei laguntzeko.

  • Autobus laguntzaile

    Autobusa laguntzaile faktoria

    15:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Autobus publikoa erabiltzen duen pertsona nagusi batek bidaia horiek nola bizi dituen jakin dugu 80 urteko Jaime Zubiaren eskutik. Nabarmendu digu garraio publikoan "jende nagusiarekiko enpatia, belaunaldi arteko elkarrizketa eta laguntza premia" somatzen dituela. "Nagusiontzat garrantitsua izango litzateke autobus gidariek geldialdiak luzatzea jendeak ez dezan zutitu behar autobusa geratu aurretik" Galdera bat ere luzatu digu: "kontuan izada autobus batek duen eserleku mordoa, horietatik zenbat daude arazo fisiko edo sentsorialak dituztenentzat egokituak?"

Hori dela eta, Zubiak begi onez ikusi du Dbus Donostiako hiri autobus zerbitzuak eta Easo Politeknikoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak martxan jarri duten "Laguntzaileak" izeneko programa. Ekimenean, ikastetxeko 40 ikaslek hartu dute parte, Dbus zerbitzua erabiltzen duten adinduei informazioa eta laguntza eskainiz. Gure ibilbidean, beraietako biren laguntza jaso dugu (Maitane Rodriguez eta Saioa Zulaika) eta Laura Zabaleta irakalseak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gorka Otaegi lankideak egin du erreportajea.