Faktoria
'Zubigileak' komikia
Madina: 'Ertzetan egon direnen artean zubiak eraiki litezkeela frogatu dugu'
Fermin Muguruza musikaria eta Eduardo Madina PSOEko diputatu-ohi eta ETAren biktimaren arteko elkarrizketatik abiatutako komikia da 'Zubigileak'.
-
17:59 min
Maiatzaren 17argitaratuko dute 'El Puente de Moscú / Zubigileak' komikia, Astiberri argitaletxeak kaleratuko du, gazteleraz eta euskaraz, eta 2016ko abenduko solasaldi batean du jatorria. Irunen, Fermin Muguruzaren sukaldean, musikariaren eta orduan PSOEko diputatu zen Eduardo Madinaren arteko elkarrizketan.
5 orduz luzatu zen bilera horren lekuko izan zen Alfonso Zapico komikigilea eta nobela grafikoa egiteko materiala ikusi zuen eta hortik etorri da 'El Puente de Moscu / Zubigileak' komikia. ETAren biktima eta PSOEren diputatu izan den Eduardi Madina berak uste du, "elkarbizitza irudia marraztu nahi" duela, erakusten baitu "errealitate arras desberdinetatik datozen bi lagun gai izan litezkeela hitzegin eta elkarrekin gozatzeko. Ildo horretatik dio, "bi ertzetan egon direnen artean zubiak eraiki" litezkeela eta "komikia horren adibide-txiki izatea lortzen badu", Madinak dio, "arrakasta izango duela".
Bego Montorio itzultzaileak egin du komikiaren itzulpen-lana. 'Faktoria'n esan duenez, "dokumental itxurako komikia" izango da, "errealitatetik abiatutaok fikzio lan bat".