Itxi

Faktoria

Eurobasque saria

Olatz Arrieta: 'Zalantzaz beteriko garaia bizi dugu Trumpen gobernuarekin'

Olatz Arrieta EITBko berriemaileak Eurobasque kazetaritza saria jasoko du "Europa, lehen ehun egunen ezinegona" artikuluagatik. Bere ustez, 2. Mundu Gerratik lehenengoz ez dago argi EEBBn jarrera.

  • 12:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trump, amesgaizto amerikarra liburuan Estatu Batuetako presidentziaren lehenengo 100 egunek Europan izan zuten eragina aztertu zuen Olatz Arrietak "Europa, lehen ehun egunen ezinegona" artikuluan, eta, orain, testu horri esker Eurobasque kazetaritza saria jasoko du bihar. 13 urte New Yorkeko berriemaile izan ostean, Bruselan 5 urte daramatza lanean, baina Trumpen garaipenaren egunean New Yorken lanean zegoen Arrieta, kazetari gipuzkoarrak aitortu digu ez zuela enpresariaren garaipena espero: "bidaia lasaia izango zela uste nuen, Hillary Clintonen garaipena espero nuen, egun historikoa lehenengoz emakume batek EEBBko hauteskundeak irabaziko zituela". Bera Trumpen egoitzan zebilen lanean eta azaldu digu "ikaragarrizko ezustekoa eta disgustoa" hartu zuela eta bereziki, oso sentsazio arraroa izan zuela, "jendea oso haserre zegoen, haserre eta ikaragarrizko beldurrarekin" .

Lehen 100 egun horiek laburbiltzea zaila izan zela ziurtatu digu, bereziki egunero erreakzio eta deklarazio ezberdinak zeudelako hiru hitzetan laburbildu digu ordutik gertatutakoa "Sustoa hasieran, gero pixkat bat lasaituagoa, baina denbora guztian ezinegona dago ezin delako aurreikusi Estatu Batuen jarrera zein izango den, eta lehenengo aldia da hori gertatzen dela Bigarren Mundu Gerratik".