Itxi

Faktoria

ETAren amaiera

Rufi Etxeberria: 'ETAk zutik egin du bere agurra'

Sortuko zuzendaritzako kide eta ezker abertzaleko buruzagi historikoak ETAren agiriaren argitasuna azpimarratu du 'Faktoria'n. "ETAk behar zuen bukaera" izan duela uste du Etxeberriak.

  • 9:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rufi Etxeberriak uste du "Europaren bihotzean erreferenteak izan diren bi militantek" egin dutela ETAren agurra. Agiriaren edukiaren argitasuna azpimarratu du 'Faktoria'n. Aurokritikari dagokionez, zera gogoratu du Etxeberriak: "ETAk betiko amaieraren aurreko agirian bere ibilbideari buruzko agiri autokritikoa kaleratu zuen eta hori estali nahi da. Egindako kaltea aitortu eta balorazio kritikoa egin zuen". Hemendik aurrera ere alde guztiek autokritika hori egin beharko luketela uste du Etxeberriak. Errelato bakarrean ez du sinesten  "beste gatazketan inon ez dago errelato bakarra baina hemen badago errelato bat imposatu nahia, Jonan Fernandez ere horretan ari da. Ezker abertzaleak egin du autokritika jada, eta egingo du aurrerantzen ere", gehitu du.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak egingo duten adierazpen bateratuaz galdetuta, "orain arte baino eraikitzaileagoa" izatea nahiko luke ezker abertzaleko buruzagi historikoak.