Itxi

Faktoria

Jesus Eguiguren

'Espainian orain arte inork aitortu ez diguna aitortu du Zapaterok'

Jesus Eguigurenek dio orain arte Espainian inork ez zuela aitortu neurri handi batean Txillarren hasi zela ETAren amaiera, eta Zapateroren hitzei "garrantzia izugarria" ematen diela adierazi du.

  • 9:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jesus Eguiguren PSE-ko presidente ohia ez da Kanboko ekitaldira joango. Gonbidapena jaso duen arren, ekitaldian zer gertatuko den ez dakiela dio, eta horregatik ez dela bertan izango. ETAren amaieraren agiriari buruz "edukiari ez diot garrantzia gehiegi ematen, eskatzen zitzaiena bete dute, eta euren pentsamendua ere jarri dute", garrantzitsuena ETA desagertu dela dio, hori zela gertatu beharrekoa.

Genevako Henri Dunant zentroak bakea lortzeko bide luzean lan egiten duten lau pertsonen artean aipatu izanak "ilusio pixkat" egin diola aitortu du, orain arte, urteetan egindako lanarengatik ez duela aitortzarik jaso dio, are gehiago, aitortu du, min handia sentitu duela jasotako tratuarengatik, bereziki bere alderditik jasotako kritikengatik.

Jose Luis Rodríguez Zapatero, Espainiako presidente ohiak, Jesus Eguigurenek ETAren amaieran izandako lanaren aitortza egin du elkarrizketa batean, Eguigurenek hitz horiei "garrantzia izugarria" ematen diela esan digu "Faktoria"n eskainitako elkarrizketan. Bere esanetan, "orain arte Espainian inork ez zuen aitortu nahi ETAren amaiera, neurri handi batean Txillarren hasi zela, eta orain Zapaterok hori esatea oso garrantzitsua" izan da, "neuretzat baino, gehiago nire familiarentzat, seme alabak arro sentitu daitezen baliagarria" izan daitekeela uste du.

Espainiako gobernuaren jarrerari buruz Eguigurenek dio "Rajoyk orain ez du ezer egingo, denbora pasatzen den neurrian hartuko dira behar bada neurriak, baina oraingoz ez da ezer egingo".