Faktoria
Eguneko efemeridea
CIAk Osama Bin Laden hil zuela 7 urte
2011ko maiatzaren 2an hil zuten munduko gaizkilerik bilatuena izan zena.
-
Bin Laden. Argazkia: EFE
3:28 min
Barack Obamak iragarri zuen, gurean 2001ko maiatzaren 2ko goizaldea zenean, Osama Bin Ladenen hilketa. CIAk egindako operazio berezian hil zuten Pakistango Abottabad herrian, etxe xume batean bizi zen mendebaldearentzat munduko terrorista bilatuena zena. Mikel Ayestaran Euskadi Irratiko berriemaile berezia izan zen Abottabaden bertan.
Pakistango zerbitzu sekretuei jakinarazi gabe egin zen operazioak hil zuen 1957an familia aberats batean jaio zen Osama Bin Laden. Saudi Arabian jaioa, 80ko hamarkadan Afganistango gerran sobietarrei aurre egiteko Estatu Batuek prestatu eta finantziatu zuen armadako buru izan zen, eta ondoren oinarri hori hartuta eratu zuen AL KAEDA. Saudi Arabian nagusi den Whabismo sunian hazia, are gehiago erradikalizatu eta Sharia lege islamikoa munduan ezartzea helburu hartu zuen, eta etsai jo zituen mendebaldea bezala musulman xiiak.
Estatu Batuentzat arrisku, ordea, pixkanaka bihurtu zen, Keniako eta Tanzaniako enbaxadaren aurka 1998an egindako erasoa da Bin Ladeni CIAk leporatzen dion lehena baina bere izena bereziki ezagun 2001ko irailaren 11n egin zen. Irailaren 11ko Dorre Bikien aurkako erasoa bere gain hartu zuen, nahiz eta bere parte hartzearekin inguruko zalantzak agertu izan diren, atentatu horiez geroztik Estatu Batuentzat etsai NAGUSIA bihurtu zen, duela 7 urte Pakistanen aurkitu eta hil zuten arte. Obamak bakearentzat albiste on jo zuen bere heriotza.
Estatu islamikoaren aldean Al Kaedaren helburu nagusia ez litzateke estatu bat eratzea; dena den, bereziki, ezin ikusi pertsonalak daude bi taldeen ezberdintasunen atzean. Ayestaranek uste du Al Kaeda berriz indar daitekeela orain Estatu islamikoaren lekua hartu nahian. Eta amaitzeko gogoeta bat utzi digu: Bin Laden hil eta itsasoan betirako urperatu zutenetik 7 urtera, mendebaldeak ez du ikasi.