Itxi

Faktoria

Adarra Saria Anariri

Anari: 'Saria lagundu didaten guztiei eskerrak emateko aukera ederra da'

Adarra Saria jasoko duela jakin berritan, abeslariak kontzertu "historiko-biografiko" bat egiteko asmoa adierazi du, berarekin jo duten musikari guztien pate hartzearekin

  • 5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bere ibilbideari egindako aitortza gisa hartu du Anarik 2018ko Adarra Saria, 'Faktoria'n esna digunez. Fermin Muguruza, Ruper Ordorika, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren "klubean" sartzeak "inpresioa" eragiten dion arren, saria jasotzeak ematen dion talaia baliatu nahiko luke urte hauetan guztietan alboan izan dituen lagunei eskerrak emateko: "oso era kolektiboan egin izan dut lan beti".

Saria iragarri berritan eskaini digun elkarrizketan, Anarik jakinarazi du ekainaren 21ean Donostiako Victoria Eugenian eskainiko duen kontzertuan berarekin jo duten musikari guztiak bildu nahiko lituzkeela "banda handi batean". Xabi Strubell, Peio Ramirez, Mursego...  Guztiekin ospatu nahiko luke saria kontzertu "historiko-biografiko" batean.