Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Tintinen lehen komikia argitaratu zela 89urte

1929ko urtarrilaren 10ean argitaratu zuen 'Hergé' kazetari eta idazle belgikarraren pertsonaiaren lehen komiki atala.

  • 'Tintin'en bilduma bat. Argazkia: Andrés Álvarez Iglesias

    'Tintin'en bilduma bat. Argazkia: Andrés Álvarez Iglesias

    3:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaurko efemeridea komiki pertsonaia ezagun bati eskaini behar diogu: gaurko egunez, baina 1929an, argitaratu zen Tintinen lehen komiki atala.

Georges Remi edo Hergé kazetari eta idazle belgikarrak sortu zuen 'Tintin', eta Belgikako egunkari katoliko batean, 1929ko urtarrilaren 10ean ikusi genuen lehen aldiz, Milu txakurrarekin batera, Mikel Begoña komiki-gidoilariak azaldu digunez. Mundu mailako arrakasta lortu zuen segituan: 230 milioi aletik gora saldu dituzte ordutik, eta 100 hizkuntza eta dialekto baino gehiagotara itzulia izan da 'Tintin', horien artean euskarara. Kazetari adimentsu honen abenturak 24 bildumatan jasota daude. Hastapenetan, propaganda egiteko baliatu zuten, eta, lortutako arrakasta baliatuta, gurean, erreplika egin zuten.

Datorren urtean 90 urte beteko ditu Tintinek… Munduan barrena, txoko askotan bizi d,, baina Bruselako Komikiaren Museoan du bizitokia.