Faktoria
Andres Urrutia
'Justizia ministroari eskatuko diogu euskarazko izenak ez lotzeko generoari'
Euskarazko izendegiaz eta 2018 honetan abiatzera doazen Euskaltzaindiaren mendeurreneko ekitaldiez aritu da Urrutia, Maite Artolarekin solasean.
-
Andres Urrutia. Argazkia: Euskadi Irratia
19:44 min
"Hizkuntza erromanikoetan gertatzen den ez bezala, euskarak baditu bere berezitasunak eta ezin zaio hain erraz lotu izen bat genero bati". Baina, hala ere, Espainiako legeak horretara behartzen ditu gurasoak erregistro zibilera jotzen dutenean. Erdararen irizpideak euskararenarekin lotzeak "ez hanka ez bururik" ez duela kontutan hartuta, Euskaltzaindiak Espainiako Justizia ministeriora joko du araua aldatu edo gutxienez, malgutasunez jokatu dezala eskatzeko. Euskaltzainburuak gaur 'Faktoria'n eskaini duen elkarrizketan adierazi du, urte honetan "pauso esanguratsuak" espero dituela ildo horretan.
Ez da, ordea, euskararen akademiak aurten izango duen eginkizun nagusia izango. 2018 honetan mendea beteko baita, hain zuzen ere, Euskaltzaindia sortzeko abiapuntua finkatu zuen Oñatiko batzarra egin zela. Ospakizun ekitaldiak prestatzeko lanak "azpildurak hartuta" dauzkatela adierazi du Urrutiak eta datozen hilabeteotan hasiko direla gauzatzen. Mendeurren honetan, nolanahi ere, "abiaburuak" berreskuratu nahi dituztela azpimarratu du eta "etorkizunera begira sortu zen tresna" zela gogoratuta, zerbitzu bokazioa berreskuratu behar duela akademiak: "Euskararen zerbitzura ez badago, Euskaltzaindiak huts egingo luke", azpimarratu du. Alde horretatik, Euskaltzaindiak egungo gizartera egokitu beharra daukala azpimarratu du eta internet bidezko eskaintza jarri du horren adibide.
ibide.