Itxi

Faktoria

Begoña Atxa, SARE

'Frantzian presoekin gertatutakoa Espainian errepikatzea lortu nahi dugu'

Begoña Atxa SARE plataformako bozeramaileak 'Faktoria' albistegian ziurtatu du ez dutela zerikusirik presoen eskubideen aldeko manifstazioaren ondoren Bilbon azaldu ziren pintadekin.

  • Sare manifestazioa

    5:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

SAREk pasa den larunbatean Bilbon antolatu zuen manifestazioak eztabaida handia sortu du. Manifestazioa berarengatik baino, presoen eskubideen alde azaldu diren pankartek eta pintadek alderdi gehienen kritika eragin du. Bereziki EAJrena, hainbat batzokitako ate eta lehioak presoen aldeko esaldiekin margotu dituztelako.

Begoña Atxa SARE plataformako bozeramaileak argi utzi nahi izan du, "pintada horiek ez dutela zerikusirik SAREren lanarekin" eta ez dute "pintada horien gaineko erantzunkizunik hartu nahi"; plataformaren helburua indarrak batzea dela eta "ez kontrakoa alderatzea". Hori esanda, Atxak nabarmendu du, "anekdotikoa" izan litezkeen pintada horiek ez direla "atentzioa desbideratzeko" izan behar.

Urrian, SAREk Madrilen egin nahi duen ekimen edo manifestazioaren harira, eta aurreko hilabetean Parisen bake artisauek egin zuen bilkura gogoan hartutz; Begoña Atxak esan du helburua argi dutela: "Estatuko eragile sindikal eta kulturalekin batu eta presoen eskubideen gaia Euskal Herritik atera eta Madrilera eramatea" .

 

 

>