Itxi

Faktoria

Bide azpiegiturak

Oiarbide: 'Urtarrilaren 9an jarriko da N-1eko kamioientzako bidesaria'

Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatuak azaldu duenez, ezarriko duten sistema 'inteligentea, berritzailea eta teknologia berrietan oinarritua' izango da.

  • 16:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura diputatua Faktoria saioan izan da. Iragarri duenez, urtarrilaren 9an sartuko da indarrean N-1 errepidea erabiltzeagatik kamioiei ezarriko dieten bidesaria kobratzeko sistema. Sistema "inteligentea eta berritzailea" izango da.

Zehaztu duenez, kamioiek ez dute gelditu beharrik izango. Irunen, Andoainen eta Etzegaraten jarritako arkuekin, laser irakurketaren edo matrikularen bidez kobratuko diete kamioi gidariei.

Asko jota, zati guztia egiten dutenek 6,99 euro pagatuko dituzte. Oiarbidek espero du sistemarekin 9 milioi euroko diru sarrera izango dutela urtero. Diputatuaren arabera, Gipuzkoatik igarotzen diren kamioien %57 atzerritarrak dira.

Urtarrilaren 2tik 5era bidesariaren aurka deitutako lanuzteek ez diote kezkarik eragiten: "Madrilgo patronalaren erabakia da". Gipuzkoako gidariek deialdiarekin bat ez egitea ona dela gaineratu du.