Faktoria
Denis Itxaso
'Ona da Chillida Leku irekita ikustea; Gipuzkoa artearen mapan jarriko du'
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak esan du berebiziko ondare artistikoa dela museoa, eta "itxita egotea zela okerrena". Promozioan elkarlana eskaini dio familiari.
-
Chillida Leku. Argazkia: EiTB
4:51 min
Pozik hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Chillida Leku museoa berriz zabaltzeko albistea. Denis Itxaso Kultur diputatuak 'Faktoria'n esan du berri ona dela, bai Gipuzkoarentzat, bai 'urtero etortzen diren milaka bisitarienat'.Izan ere, Gipuzkoa artearen "mapan jarriko du.
Duela urte eta erdi, oso aurreratuta zeukaten negoziazioa familiaren Jaurlaritzaren eta Aldundiaren artean, baina, Itxasoren hitzetan, azken unean, Aldundiak, "ahaldun nagusiak batez ere", erabaki zuen ez zela egokia, "dirutza baitzen erostea eta esku publikotan egotea". Familiak bere kabuz lanean jarraitu zuen, eta, azkenean, galeria pribatu baten bidez irekitzea erabaki dute, eta Kultura diputatuaren arabera, "ez da batere notizia txarra. Norbaiten esku egon behar zuen, norbaitek kudeatu behar zuen. Itxita egotea zen okerrena".
Aldundiak dio ikusi egin behar duela zein eredu edo proposamen jarriko duten mahai gainean, baina promozioan elkarlana eskaini dio familiari.