Faktoria
Iker Rokandio
'Inoiz argituko ez dugun interes edo gorrotoa gure tragedia bihurtu da'
Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia Martuteneko kartzelan dago atzotik. Iker Rokandio, Udaleko behin-behineko idazkari zena, datozen egunotan sartuko dute Zaballan.
-
5:23 min
Prebarikazioagatik eta justizia oztopatzeagatik, bi urte eta sei urteko kartzela zigorra bete beharko dute Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohiak eta Iker Rokandio Udaleko idazkaria zenak. Alkate ohia atzotik dago Martuteneko kartzelan eta, Udaleko idazkari behin-behineko zena, Gabonen aurretik sartuko da Zaballako espetxean.
Trafiko liskar batetik abiatu eta bi udaltzainekin izandako auzibide bat oinarrian duen kasua da Pasaiakoa, erabat korapilatu dena. "Ez dakigu inoiz zein interes eta gorroto egon diren atzean. Trafiko liskar soila zena gure tragedia bihurtu da", esan dio Rokandiok 'Faktoria'ri Agirregabiria kartzelan sartu eta biharamunean. Prozesu guzti honetan "jendeak erakutsitako elkartasunarekin" geratzen dela esan du Rokandiok, "jendeak ulertu duelako ez dela udal ustelkeriarekin lotutako kasu bat".