Itxi

Faktoria

Donald Trump

Urtebete da Donald Trumpek hauteskundeak irabazi zituela

Estatu Batuetan bizi diren bi euskaldunek euren analisia egin dute. Martin Goikoetxeak Trumpen alde egin zuen eta Ander Camino oso kritiko azaldu da Trumpen agintaldiarekin.

  • 24:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donald Trumpek 2016ko azaroaren 8an irabazi zituen Estatu Batuetako hauteskundeak. Urtebete honetan emandakoak errepasatu ditugu "Faktorian". Estatu Batuetan bizi diren bi euskaldunekin hitz egin dugu agintaldi hau aztertzeko. Martin Goikoetxea Wyomingen bizi da, eta Trumpen alde bozkatu zuen, Trumpen agintaldiarekin pozik agertu da, iragarritakoak bete dituela dio, eta gaur egun ere berriro bozkatuko lukeela dio. Ander Camino donostiarrak, ordea, oso bestelako ikuspegia du, 6 urte daramatza Estatu Batuetan, eta Trumpen gestioarekin oso kritiko azaldu da.

Juanjo San Miguelek Donald Trumpen lanaren inguruko analisia egin digu.