Itxi

Faktoria

Lander Martinez

''Guk ez dugu independentzia nahi. Estatu eredu berri bat nahi dugu''

"Kolektibo baten barruan zaudenean kolektiboaren ahotsa errespetatu egin behar dela" dio Lander Martinez Euskadiko Podemoseko buruzagiak eta defenditu egin du Albano Danteren kontrako erabakia.

  • 7:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lander Martinez Euskadiko Podemoseko antolaketa arduradunak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, Kataluniako antikapitalisten buruak ez du errespetatu alderdi barruan hartutako erabakia. "Kolektibo baten barruan zudenean, kolektiboaren ahotsa errespetatu egin behar da, eta Albano Dantek ez du hori egin". Alde horretatik babestu egin du Espainiako Podemoseko zuzendaritza nagusiak hartutako erabakia. Martinezek gogoratu du estatu egitura berri baten alde daudela Podemosen baina ez independentziaren alde.

Ildo horretan azaldu du Podemos-Euskadin iritzi bateratua daukatela eta zabalik dutela alderdi guztiekin eztabaida hori egiteko elkarrizketa-erronda. Adierazi du, baita ere, EAJrekin bat datozela autonomia estatutuaren eguneraketa beharrarekin eta baita adostutako erreferendumarekin eta estatu konfederalaren proposamenarekin ere.  "Badira hainbat puntu eta hainbat desberdintasun. Hau proiektu anitz bat da, alderdi anitz daude eta denekin horregatik hitz egin nahi dugu denekin", esan du.

 

an du.