Faktoria
Aitor Esteban
'Ezin naiteke izan baikor'
"Elkarrizketa zirrikitu bat irekitzeko" EAJk Mariano Rajoyren gobernuari presio egiten jarraitzen duela adierazi du Kongresuko jeltzaleen bozeramaileak.
-
6:50 min
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen taldeko bozeramalea ezkor mintzatu da 'Faktoria'n Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen hitzaldiaren ostean Espainiako Gobernuak hartuko duen jarreraz. "Ezin naiteke izan baikor" erantzun du elkarrizketarako aukerarik ba ote den galdetuta. Goizeko 09:00etan Rajoyk zuzenduko duen aparteko ministro kontseilua hasi aurretik, EAJk presio egiten jarraitzen duela azpimarratu du eta orain, gakoa, alderdi sozialistaren jarrera dela.
n jarrera dela.