Faktoria
Elkarrizketa
Nagua Alba: 'Biolentzia ez da inoiz tresna politikoa izan behar'
Podemos-Ahal Duguko idazkaria datorren lan urterako gaiak, ETAren disoluzioa, espetxeratze politika eta biktimen errekonozimenduari buruz mintzatu da 'Faktoria' sai oan.
-
22:47 min
Nagua Alba Podemos-Ahal Duguko idazkaria Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan izan da eta datorren lan urterako landu beharreko gaien inguruan mintzatu da. Hasteko, ikasturte politiko honetan ETAren disoluzioan, espetxeratze politikan eta biktima guztien errekonozimenduaren inguruan aurrerapausuak emateko aukera dutela adierazi du.
Bestalde, balizko estatus aldaketa, autogobernuaren ponentziaren hausnarketarekin batera etorri beharko litzakeela uste du Albak, eta mahai gainean konpetentziak nola eta zertarako erabiliko diren aztertu behar dela esan du. Albak erabakitzeko eskubidearen alde egiten du, eta hori praktikan jartzeko garaian, hiritarrek segurtasuna eta bermea behar dutela baieztatu du.
Turismoaren inguruan, etxebizitzen eta alokairuen inguruko eztabaida ere izan behar dela proposatu du. "Diagnostikoa egin eta gero eredu bat finkatu behar da", dio Albak.
da", dio Albak.