Itxi

Faktoria

Faktoria

Garrido: 'Erradikalek irudia zikindu eta turismoarekin amaitu nahi dute'

Euskadiko Alderdi Popularreko legebiltzarkidea Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian izan da.

  • 23:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko Alderdi Popularrak turismoaren aldeko erakunde adierazpenak aurkeztuko ditu datozen egunetan. Laura Garrido, PPko legebiltzarkideak Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian esan du Euskal Herrian ez dagoela "turismo basatirik" eta ezker abertzaleari leporatu dio "Euskal Autonomia Erkidegoari hazkunde ekonomikoaren faktore garrantzitsu bati min egin eta era berean herriaren irudia zikindu" nahi izatea. Turisten ezarritako kanon eta tasarik ez du begi onez ikusten Laura Garridok, baina Eusko Legebiltzarrean gaiari buruz eztabaidatzeko prest daudela aurreratu du.

Eskumenen inguruan, ez du epe laburrean espetxe politikaren aldaketarik ikusten. "ETA desagertzen ez den bitartean ez behintzat" eta gizarte segurantzaren tranferentziari buruz, ordezkari popularrak erabat baztertu du esku aldaketa: "Euskadik gizarte segurantzaren kutxa propioa izatea ezinezkoa da gure arauek horrela diotelako eta Auzitegi Konstituzionalak esan duelako ezin dela kutxa bakarra apurtu".