Itxi

Faktoria

FRANTZIAKO TOURRA

Frantziako Tourra Donostiatik abiatu zen, gaurko egunez, duela 25 urte

Larunbata egokitu zen duela 25 urteko uztailaren 4a. Donostiatik abiatu zen urte hartako Frantziako Tourra, eta jende andana bildu zen Gipuzkoako hiriburuan.

  • 16:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Garmendia eta Xabier Aldanondo txirrindulari profesionalak ziren garai hartan, eta  1992ko lasterketa horretan parte hartu zuten. Gaur ?Faktoria?n izan ditugu garaiko oroitzapenak gogoratzen. Giroa zoragarria izan zela azaldu digute, eta jendearen jarrera goraipagarria. Frantziako itzulia Donostiatik irten izana momentu historiko gisa gogoratzen dute, egun ahaztezin gisa.

Donostian hasi zen arren, Euskal Herriko errepide ugari zeharkatu zuten txirrindulariek. Bide bazter guztiak omen zeuden jendez lepo.

Miguel Indurainek irabazi zuen urte hartako Tourra, ordura arte herrialde gehien zapaldu zituen Frantziako itzulia izan zen gainera. Anekdota hauek guztiak eta gehiago kontatu dizkigute bi txirrindulariek gaur goizeko ?Faktoria?n.