Faktoria
Alaves
Gasteiz osoa, kopako finalaren zain
Larunbatean jokatuko da errege kopako finala Vicente Calderon zelaian. Gasteiz, eta, Araba osoa, daude partidaren zain. Madrilen bizi den Ane Miren Atin Alaves zalearekin hitz egin dugu.
-
7:29 min
Gasteiz osoa Alavesek Barçaren kontra larunbatean jokatuko duen kopako finalaren zain dago. Arka plazako ibiltariaren eskultura ezagunak ere dagoeneko badu Alaveseko kamiseta jantzita. Ane Miren Atin Madrilen bizi den gasteiztarra da. Alaveseko zaleen artean zaleena bera izan liteke, ez baitu Alavesen partidarik galtzen. Goizean izan dugu 'Faktoria'n partidaren aurreko giroaren berri ematen.
Familia eta lagunekin gozatuko du partiduaz Atinek. Estadiora hurbildu aurretik, elkarretaratzea deitu dutela kontatu digu, partidaren aurreko giroaz gozatzeko. Betidanik izan da klubeko kidea, eta aitortu digu zaila izan arren Alavesek baduela partidua irabazteko aukera; 0 eta 2ko emaitza aurreratzera ere ausartu da.
ere ausartu da.