Faktoria
Gervasio Gabirondo
'Ziur nago Ertzaintzak ez duela torturatu behin ere'
Ertzaintzako zuzendariak oso garrantzitsua jo du atzo EAJ eta PPk sinatutako akordioa, promozio berriak bermatu dituelako eta "Europako ateak zabaltzen dizkiolako" euskal poliziari.
-
21:15 min
Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariaren arabera, atzo EAJ eta PPk sinatutako akordioak "Europako ateak zabaltzen dizkio Ertzaintzari" eta horrek ahalbidetuko du beste polizia batzuekin harreman zuzena izan, informazioa eskuratu eta ikerketetan parte hartzeko aukerak zabaldu egingo direla. "Orain arte Madriletik barrena egiten ziren harremanak. Orain zuzenean arituko gara", esan du 'Faktoria'n.
Adierazi du jihadismoa ez dela, nolanahi ere, Ertzaintzaren buruhauste nagusia, eta eguneroko delituek eragiten dutela, hemen, arrisku nagusia.
Cabacas auziari buruz korporatibismoz aritu direnik ukatu egin du Ertzaintzako zuzendariak.
Torturari buruz, berriz, azpimarratu du 35 urteotan ez dela kondenarik izan eta gaineratu du "ziur" esan dezakeela "Ertzaintzak ez duela torturatu behin ere".
ere".