Faktoria
Euskaldun amerikarrak
Josephine Etcheverry: Euskalduna ameriketan, amerikarra Baztanen
Kalifornian sortua, Erratzun bizi da orain Josephine Etcheverry, inglesa irakasten du Elizondon duen akademian. Ameriketara joan ziren euskaldunen lekuko bizia da bere istorioa.
-
24:40 min
Baztango hizkera xarmantean solasaldi atsegina izan du Josephine Etcheverry amerikarrarekin Ane Albisu lankideak 'Faktoria'n. 4 urte daramatza inglesa irakasten Elizondon; Estatu Batuetan ere irakaslea zen. "Denetarik bada, batzuek aiseago eta besteek nekezago ikasten dute" esan digu Etcheverryk. Hizkuntza erabiltze,a hori da bere muina, "if you don´t use it, you lose it" nabarmendu du. Gurasoak Nafarroa Beherekoak zituen. "Aitak ihes egin zuen soldatu deitu zuten gerran ez zuelako inor hil nahi" kontatu digu.
Bi gurasoen arteko ezagutza, orduko euskaldunen ameriketako bizitza… kontu ugari aipatu digu. Euskal Herrira etortzeko arrazoia, "haurrak euskaldunak izatea" izan zen, 2001ean bi urterako etorri ziren baina Erratzun geratu dira.
un geratu dira.