Itxi

Faktoria

Koldo Martinez

'Maria Solanak adostasun handiagoa lortuko duela espero dut'

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak egindako lanak kritika handiak jaso dituen arren, "aldaketaren alde" egin duen "lan handia" azpimarratu du Nafarroa Baiko bozeramaileak.

  • 5:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Luis Mendoza Nafarroako hezkuntza kontseilariaren dismisioa "desgasteak" eragindakoa izan dela adierazi du Koldo Martinez Nafarroa Baiko bozeramaileak 'Faktoria'n, "erreleboa" berak eskatu duela eta, alde horretatik, "ongi etorria" dela.

Kritika guztien gainetik, Mendozak bi urte hauetan egindako lana "aldaketarako ona" izan dela gogoratu du Martinezek. Hala eta guztiz ere, adostasun giroa ere beharrezkoa ikusi du. "Euskara oraindik ez da batasun gaia gobernua osatzen dugunon artean", esan du, eta "alde horretatik, Maria Solanak adostasun maila handiagoa lortuko duela espero" duela nabarmendu du.