Faktoria
Asier Arretxe golf maisua
'Jon Rahmek txoratuta dauka Estatu Batuetako publikoa'
Derioko Celles Eskolan hasi zen golfean Jon Rahm; haren irakasle izandako Asier Arretxe izan dugu Faktorian.
-
17:14 min
Atzo hasitako Augustako Mastersean lehiatzen ari da Jon Rahm Barrikako golf-jokalaria. Haren irakasle izandako Asier Arretxek 'Faktoria'n esan digu "sinestezina bezain pozgarria" dela beretzat munduko golf jokalari onenen artean lehian ikustea. "12-13 urte zituela agertu zen aurrenekoz gure eskolan, eta nabarmen ikusi genuen maila zuela".
Barrikako gaztea teknikoki oso ongi dagoela aipatu digu Arretxek, baina "burua" dela garrantzitsuena: "inteligentea da eta oso mentalki oso fuerte" ikusten du. Gabonetan egon ziren azkenekoz harekin, eta "egoera oso asumituta" daukala kontatu digu Arretxek, "beti bezalako sano jarraitzen du, aspalditik hor balebil bezala". Plaza-gizona dela ere kontatu digu, eta bere jarrerakin "txoratuta" daukala Ameriketako Estatu Batuetako publikoa, "txaloka, animatzen" aritzen zaizkiola.
tzen zaizkiola.