Itxi

Faktoria

Imanol Lasa

'Itsasok udalerri trataera izaten jarraituko du Aldundiaren partetik'

Gipuzkoako Diputazioko bozeramaileak esan du gaur bertan elkartuko direla Itsasoko arduradunekin, foru arauak babesten duen desanexioa "epaitegietan defenditzeko" zein urrats eman erabakitzeko.

  • 5:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itsaso udalerri izendatzen duen foru arauaren kontra Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka arlo juridikotik egingo du borroka Gipuzkoako Aldundiak, gaur Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Imanol Lasa bozeramaileak iragarri duenez. Eledunak azpimarratu du Gernikako Estatutuak eta foru arauak eskumen esklusiboa ematen diola Aldundiari udalerri berrien gaineko erabakiak hartzeko eta, alde horretatik, berretsi du autogobernuaren kontrako eraso zuzena dela Espainiatik datorrena.

Desanexio auzia epaibidean jarri ondoren, Itsasok udalerri gisa jardun ahal izango duen galdetuta, Lasak adierazi du "udalerri tratamendua izaten jarraituko" duela Diputazioaren partetik. Adierazi du, besteak beste, tresna informatikoak eta ogasun datuak jada ari direla partekatzen eta "egindako lan horretan aurrera urratsak egiten" jarraituko dutela.