Faktoria
Kontsumitzaile elkarteak
'Zoru klausula kenduta duten bezeroek ere eska dezakete itzulketa'
Maider Alberdi EKA Euskadiko Kontsumitzaile Alkarteko abokatuarekin eta Mikel Bezunartea, Irache Nafarroako kontsumitzaile elkarteko teknikariarekin hitz egin dugu 'Faktoria'.
-
18:32 min
Banketxeen inguruko erreklamazioen ondorioz, gainezka daude Hego Euskal Herriko kontsumitzaile elkarteak. Zoru klausulen auziak eta maileguen hipotekaren errolda-gastuen eskakizunak dozenaka iristen zaizkie egunero.
Nafarroako Irache eta Euskal Autonomia Erkidegoko EKA kontsumitzaile elkarteetako Mikel Bezunartea eta Maider Alberdi teknikariek zoru klausulen inguruan emango dituzten pausoak aurreratu dituzte 'Faktoria'n. Gaur biharretan EKAk kontsumitzaileen erreklamazio bateratua aurkeztuko du eta Irachek milatik gora herritar elkartzen dituen eska sorta bideratu ditu jada, finantza erakundeetara.
erakundeetara.