Faktoria
Joseba Agirretxea
'Eszeptiko gara genero indarkeriaren kontrako estatu itunarekiko'
Genero indarkeriari buruzko Kongresuko azpibatzordeko ordezkari jeltzaleak esan du beldur direla estatu itunak Euskadiko eskumenei nola eragingo dien
-
14:45 min
Indarkeria matxistaren kontrako estatu ituna bideratzeko elkarrizketak hasiko ditu gaur Jose Antonio Nieto Espainiako Segurtasunerako Estatu Idazkariak alderdi politikoetako ordezkariekin. Joseba Agirretxea EAJko diputatua gai hori aztertzen ari den azpibatzorde parlamentarioko ordezkaria da, eta Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du 'distantzia' mantendu nahi dutela proposamen horrekiko, 'estatu itun batek bertako eskumenei nola eragin diezaioken beldur' direlako. Euskadin gauzak ondo egiten ari direla uste du, eta bikoizketak, kasu honetan, kalteko ere izan litezkeela.
Kongresuko azpibatzorde hori egiten ari den lana defenditu egin du nolanahi ere, eta 'antzerki hutsa' dela dioten salaketen aurrean zehaztu du, zentzuzkoa dela lan parlamentarioek 'bere denbora' hartzea.