Itxi

Faktoria

Nagua Alba

'Iñigo Errejonek oso lan ona egin du eta karguan jarraitu behar luke'

Podemos-Euskadiko idazkari nagusiak adierazi du Vista Alegre IIk 'autonomia gehiago' eman diela, eta antolakuntzan aldaketak egin beharko dituztela hemen ere.

  • 12:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurrez Iñigo Errejonen aldeko jarrera eduki arren, atzoko bozketan Pablo Iglesiasen aldeko hautua egin zuela jakinarazi du Nagua Albak 'Faktoria'n egindako elkarrizketan, eta, azpimarratu duenez, aurrerantzean, batasunetik egingo dutela lan haren ondoan. 'Berriro izan gara demokraziaren adibide. Ideia onenak aukeratu ditugu eta horien alde batera lan egin behar dugu orain', esan du Podemos-Euskadiko idazkari nagusiak.

Hala ere, Iñigo Errejonek karguan jarraitu beharko lukeela iritzi dio. 'Oso lan ona egin du Podemos barruan eta Parlamentuan. Eta oso lan ona egiten jarraituko duela uste dut' esan du, nahiz eta erabakia zuzendaritza organu berriari dagokiola gogoratu duen.

Bere burua ahulduta geratu denik ukatu egin du Nagua Albak, eta zehaztu du Vista Alegren onartutako antolakuntza dokumentu berriak autonomia gehiago emango diola Podemos-Euskadiri. Pablo Iglesias garaile aterata, onartu du hala ere, aldaketak egin beharko direla hemengo egituretan: 'Antolakuntzaren inguruan hitz egin beharko dugu, berritzeko, eta gure alderdia gehiago demokratizatzeko'.

Euskadiko ordezkariak gaineratu du Vista Alegreko batzarrean 'gertatu den gauzarik onena da Podemosek bere buruari buruz hitz egiteari utzi egingo diola hemendik aurrera'. Ildo horretatik, gaineratu du Podemosek 'bere buruari buruzko eztabaidatik atera, eta kanpora begira jarriko' dela orain, 'herritarrei begira'.

 

 

 

>