Itxi

Faktoria

Sagardo denboraldia

Iritsi da garaia: Txotx!

Astigarragan izan gara txotx irekieran eta Gorka Arizkorreta adituarekin ere hitz egin dugu Donostialdeko sagardotegiak eta turismoaren inguruan egin duen ikerketaz.

  • 27:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Aromatikoa, lehorra eta gorputz onekoa', horrelakoa izango da 2017ko sagardoa Joxe Angel Goñi Sagardun elkarteko ordezkariaren arabera. Txotx denboraldi honen hasieran, iazkoari ere erreparatu nahi izan diogu 'Faktoria'n, Gorka Arizkorretak orduan egin baitzuen bere ikerketa.

Sagardogile eta sagardoaren inguruko eragileekin elkarrizketak egin zituen eta baita 400 erabiltzaileri inkestak egin ere. Gero eta bilakaera profesionalizatuagoa duen sektorea da baina turismoaren inguruan dauden erreparoak ere aipatu dizkigu. 'Guztiak ez du balio sagardotegia betetzeko' aipatu dioten sagardogileak izan dira. Sagardotegira joatea 'oso gurea' dela ere argi uzten du Arizkorretaren lanak, bezeroen 10etik ia 8 euskal herritarrak dira. Datu eta analisi guztiak Faktorian jaso ditugu.

an jaso ditugu.