Itxi

Faktoria

Eutanasia

L.Chamorro: 'Ez dut sufritzen jarraitu nahi, heriotza duina nahi dut'

Larraitz Chamorrok 12 urte daramatza ELA gaitzaren aurka borrokan. Azken fasean sartuta, bizi duen sufrimendua eteteko eskubidea aldarrikatzen du. Bere ahizpa Esti Chamorrok eman dizkigu xehetasunak.

  • 18:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Larraitz Chamorrok uneotan 40 urte ditu, eta 27 zituenean hasi zen gaixotasunaren lehen sintomak sumatzen. Urteotan gogor egin du borroka. ELA du, Esklerosi Lateral Amiotrofikoa, gaitz sendaezin eta degeneratiboa. Azken fasean sartuta, bizi duen sufrimendua eteteko eskubidea aldarrikatzen du. Bere ahizpa Esti Chamorrok eman dizkigu xehetasunak 'Faktoria'n.

Esan bezala, ELA gaitza azken fasean sartuta da, metro eta 85ekin 43 kilo ditu orain, dagoeneko ezin du gorputz atalik mugitu, irensteko ezintasun gero eta handiagoa du, hezurretako mina eta hitz egiteko arazoak, baina burua argi du eta bere ahots ahulez heriotza duina izateko eskubidea aldarrikatu digu. Esti ahizpak azaldu dizkigu gaixotasunaren gora beherak eta baita galdera bat utzi ere, 'Minbizi kasuetan esaterako, azken egunetan sedazioa eskatzen bada, Larraitzen kasuan, epe motzean hilko dela jakinda, zergatik ezin zaio gauza bera egin?'.

Oraingoz, ez dute erantzun baikorrik jaso osasun arduradunen aldetik, legearen mugak aipatuz. Kontakizun gogorra da 'Faktori'an jaso duguna, eutanasia eta heriotza duinari buruzko eztabaida berriz gizarteratzen duena.

teratzen duena.