Itxi

Faktoria

Gasteiz

Urtaran: "Logikoena 'Pitxi'ak Bilbora itzultzea litzateke"

Zeu zara EITB sariak Gasteizen banatuko dira gaur; bertatik egin dugu Faktoria eta Gorka Urtaran alkatea izan dugu aurreneko gonbidatua.

  • Gorka Urtaran

    15:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datorren urtea, 2017a, "urte klabea" izango delakoan da Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, 'Faktoria' saioan esan duenez; besteak beste, tranbia luzatzeko lanak izango direlako. Udalean esku-artean duten proiektu nagusia den 'autobus express'az galdetuta, Urtaran alkatea "ziur" da proiektua aurrera aterako dela, eta Europako hainbat hiritako esperientzian oinarrituta, "iraultza" ekarriko duela Gasteizko mugikortasunera.

Abetxuko auzora joandako 'Pitxi' familiako kideek Gasteizen bizitzeko "eskubide osoa" dutela nabarmendu du Urtaranek, baina ohartaraziz, "oinarrizko arauak denok erresptetatu" behar ditugula, eta hortaz alkateak dio "ez dela biderik onena" etxe bat okupatzea. "Logikoena Bilbora itzultzea" litzatekeela esan du "han dagoelako atendituta beren familia". Irtenbidea hitz eginez etorriko dela adierazi du Gorka Urtaranek.

Gasteizko alkateak aitortu digu, "egoera ekonomikoak loa galarazi" izan dion arren, egoerari buelta ematen ari direla. Bestalde, Gasteizko Antzokia egiteko Udalak egindako proposamenak jaso dituen kritiken aurrean, Urtaranek zehaztu du "Auzolana pilotalekua eraitsita ere, beste bat eraikiko" litzatekeela bertan.